XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GABON.

ATAL BAKARRA.

Langille etxeko sukalde txukuna; ezker-eskuitan ate bana ditula.

Goitik sutondoa antziñako erara, kebide-barren zabalaz.

Sutan dauden lapiko, erratillu, pertz eta abar, apari aundiaren gerkuna adierazten dute.

Sutondoaren eskuitik leioa.

Bertan bixigu bat zakatzetik zintzilik.

Ostian, arasa, mai, alki ta ontzi, egokien diran eraz jarriak.

Arratsalde berandua.

LENENGO AGERRALDIA.

Malentxo, bakarrik.

Malentxo - (Mai-ondoan exerita, kopin bat altzoan duala beroni izketan).

A nere polita!... nere polita...!... Ez dezu nanan egin nai?... Poparik nai ez gaizto txiki orrek?... Nexka aundi egiteko, jan egin bear da!... Apapara eramango zaitut! (zutitzen da) Amatxokin apapara e?... Nai?... Bai, nai.

Apapara orain! (kopiña besoan duala bi edo iru bira ematen ditu) (geldituta) Taka-taka nai?... Bai!... Atoz taka-taka... (eskutxotik eldu, ta nolabait lurrean erabiltzen du) Ez dakizu ibiltzen?... ez dakizu?... Amatxok irakatziko urrengo baten! (ixil-unea kopiña besoan duala beroni begira) (beretzat) Denda berriko Mirentxo'ren kopiñak onez daki.

Nereak ez... Eskutxoa eman, eta pauso ematen-du... (kopiñari astindu bat emanaz) Onek ez...! Arrek, begiak itxi ta iriki, onek ezertxo ez!....

Osaba amerikanuak ekarri omen dio Mirentxu'ri ta orrengatik ain ederra... Neri aitatxok erosi dit osaba amerikanorik ez detalako, baña baleike urrengo baten izatea, ba Mirentxu'k ere len ez zuan eta etorri egin zaio... (poztuta) Arrek ekarriko didan kopiñak, oñez, begiak itxi ta irikitzen, eta negar egiten ere... Negar?... Ez! Aitatxok ez du negartirik nai!... Nik negar eginda ere, aserretuta jartzen da.

Kopin negartia ekartzen ba'didate, birritan... Ez, ez! Ez dezala negarrik egin.

Parre, bai; parre... (ixil-unea kopiñari begira).